XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUXEBI, ANDONI eta ITZIAR ITZIAR - Agertzen da etxe barnetik, boltsa eskuetan duela.

Tori Euxebi eta eskerrik asko.

Esango diot nere amari, zer ekarri dituzun.

EUXEBI @- Huskeri batzuk besterik ez. Eta orain banoa edo nere semeak bila etorriko zaizkit.

Gainera, alferrik naiz orain hemen.

ITZIAR @- Baita zera ere! EUXEBI @- Zuen kontuak entzuten ezin egongo naiz behintzat.

Beste baten etorriko naiz lasaiago.

Agur! (Alde egiten du kanporako atetik).

ITZIAR - Agur, Euxebi! ANDONI - Agur! ITZIAR - Ez da emakume txarra horixe.

ANDONI - Ez. Egia diozu. Edozeinengatik bihotza eskainiko luke.

Baina, pentsatuko duzun bezala, ez naiz ni etorri, berari buruz hitz egitera.

ITZIAR @- Ez duzu esan beharrik.

Aurpegian igartzen zaizu, beste askotan bezala jiratxo bat egiteko asmoan etorri zarela.

ANDONI - Horrela da, bai. Ezer egitekorik ez baduzu behintzat.

ITZIAR - Ama etxeratzean joango gara.